Descuento:
-5%Antes:
Despues:
13,30 €«Hasiera» liburu ilustratuak islatzen ditu izuaren aurreko samurtasuna, erabateko prekarietatearen aurreko irudimena, giza dramaren aurreko kemena. Paula Carballeira gerra baten ondorio krudel eta suntsigarrien gainean poesia egiteko gauza da. Sonja Danowski-ren ilustrazio hiperrealistek, berriz, bonbardaketen ondoriozko hondamendiaren eszenatokietaraino daramatza irakurleak.
Lan sentikor eta samur hau, bestalde, liburuari egindako omenaldia da bakerako tresna den aldetik; bibliotekei egindako omenaldia, jakintzazko faro argitsuak diren aldetik; ahozko hitzari egindako omenaldia, arimaren elikagaia den aldetik. Arazo guztiak gorabehera, «Hasiera» liburuak itxaropenezko mezua dakar: bizitzak aurrera egiten du, barre algarak nahigabe lehertzen dira, umeek ezin diote haurtzaroa bizitzeari utzi, edozein gerrak kendu nahi dien arren.