FRUTAK

FRUTAK

Editorial:
KALANDRAKA EDITORA
Año de edición:
ISBN:
978-84-9172-123-9
Páginas:
18
Encuadernación:
Cartoné
Disponibilidad:
Disponible en 1 semana

Descuento:

-5%

Antes:

9,50 €

Despues:

9,03 €
Comprar

“Animaliak” liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. “Frutak” liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren “begia hezi eta belarria eztitu”ko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan.

Bestalde, O´scar Villa´nen esku –1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala– gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villa´nen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak –literarioa eta plastikoa– doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu.

Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza “erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketa poetikoa da”. Gauzak horrela, bada, eskuinetik ezkerretara eta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko du haurrak eta, halaber, orriak pasatzea bertsoen bilakaera dela.

Grafiak baino, irudiek berek hartzen dute berebiziko garrantzi komunikatiboa. Aise antzematen dira irudiak, eta hitzen antzera eratzen dira, silaba zenbatuekin. Bertsoen gisara eratzen dira: ordenatuak, neurtuak, erritmodun eta errimadunak. Haur-haurretatik bakarka irakur daitezkeen irudiak dira, finean.

Liburu bakoitza poema oso bat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: haur kantutegiaren egitura poetikoaren baitan (bertso oktosilaboa, leloa eta zerrendatzea); tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak) eta lehenengo adinekoen interesguneei erantzuten diete.

«Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

Otros libros del autor

  • VIOLÍ
    -5%
    Titulo del libro
    VIOLÍ
    RUBIO HERRERO, ANTONIO
    La col·lecció Del bressol a la lluna està dirigida a nens i nenes de 0 a 3 anys. Per ells s'han dissenyat especialme...
    Disponible en 1 semana

    9,50 €9,03 €

  • ANIMALIAK
    -5%
    Titulo del libro
    ANIMALIAK
    RUBIO HERRERO, ANTONIO
    “Animaliak” liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. “Frutak” libur...
    Disponible en 1 semana

    9,50 €9,03 €

  • JUGUETES
    -5%
    Titulo del libro
    JUGUETES
    RUBIO HERRERO, ANTONIO
    «Juguetes» reúne objetos utilizados por las niñas y los niños para su desarrollo sensorial, psicomotriz e intelectua...
    Disponible en 1 semana

    9,50 €9,03 €

  • VIAJES
    -5%
    Titulo del libro
    VIAJES
    RUBIO HERRERO, ANTONIO
    Los protagonistas de «Viajes»-de distintas edades y culturas como guiño a la diversidad- se desplazan en medios de l...
    Disponible en 1 semana

    9,50 €9,03 €

  • VIATGES
    -5%
    Titulo del libro
    VIATGES
    RUBIO HERRERO, ANTONIO
    Els protagonistes de «Viatges» -de diferents edats i cultures- es desplacen en mitjans de transport individuals i co...
    Disponible en 1 semana

    9,50 €9,03 €