DEMOKRAZIAREN PRIBATIZAZIOA
ebook

DEMOKRAZIAREN PRIBATIZAZIOA

Editorial:
ELKARLANEAN, S.L.
ISBN:
978-84-9027-775-1
Páginas:
292
Formato:
Epublication content package
Derechos eBook:
Imprimible: Prohibido.
Copiar/pegar: Prohibido.
Compartir: 6 dispositivos permitidos.
DRM
Si
Colección:
EZTABAIDA

13,99 €

Prozesu bat da demokratizazioa, gizarte batek, autogobernuaren bidez, bere burua emantzipatzeko. Autogobernuaren bidezko emantzipazioak politizazioa eta eremu publikoaren zabaltzea eskatzen du, baina Gaur egungo kapitaslimo globalak esparru publikoa zabaldu ordez estutu egiten du, indarrean dauden politika neoliberalek esku pribatuetan jartzen dituztelako jendartea autogobernurako boteretzen duten mekanismoak, hala nola, eskubideak eta ondasunak. Boterea berez zerbait txarra dela esaten dutenen aurrean, egileak defendatzen du beharrezkoak direla botere teknologia publikoak, estatuaren tresnak askatasuna eta berdintasuna lortzeko erabil baitaitezke. Mekanismo berberek balio dezakete herritarrak ahalduntzeko edo boteregabetzeko. Ikuspuntu globalaren ondotik, Euskal Herriari begira jarrita, demokratizazioak tokian tokikoa izan behar duela erakusten du autoreak, federalismoaren, lurraldearen eta gaitasun politikoaren kontzeptualizazio berri bat garatuz. Euskal lurraldeen egoera aztertu eta euskal demokraziaren pribatizazioa azaltzen du, Zientzia Politikoen esparru akademikoa eta aldarrikapen militantea uztartuz.